Futbola
Azaroaren 8an
Kopako final-hamaseirenetako zozketa, ostiralean
Erredakzioa
Aurreneko hiru kanporaketak gainditu dituzten taldeak eta Lehenengo Mailako taldeak egongo dira azaroaren 8an egingo den zozketan.
-
Argazkia: EFE
2014ko Errege Kopako zozketan egongo diren taldeen izenak ezagutzen dira, aurreneko hiru kanporaketak gainditu ondoren.
Cartagena, Racing, Las Palmas, Girona, Jaen, Recreativo, Lleida, Alcorcon, Gimnastic, Olimpic eta Algeciras Lehenengo mailako taldeen kontra arituko dira final-hamaseirenetan.
Zozketa azaroaren 7an egingo da, eta Bigarren B Mailako taldeek Europan jokatzen duten Lehenengo Mailako taldeen aurka jokatuko dute. Bigarren Mailako bost taldeek ere Lehenengo Mailakoen aurkao jokatuko dute, eta gorengo mailako beste zortzi taldeek haien artean jokatuko dute.
Final-hamaseirenetako joanekoak abenduaren 6tik 8ra jokatuko dira.