Itxi

Futbola

Brasil 2014

Errusia, Ingalaterra, Bosnia, Txile, Ekuador eta Honduras, Mundialera

A.B.

Espainiarekin batera beste selekzio hauek ere Brasileko Munduko Koparako txartela lortu dute sailkapen faseko azken jardunaldian.

1:22

Hogeita bat selekzio sailkatu dira jada 2014ko Brasileko Munduko Txapelketarako. Astearte honetan jokatu dira sailkapen faseko azken partidak, eta Espainiak, Errusiak, Bosnia-Herzegovinak, Txilek, Ekuadorrek eta Hondurasek azken jardunaldira arte itxaron behar izan dute sailkapena eskuratzeko. Brasil (antolatzailea) Argentina, Kolonbia, Australia, Costa Rica, Iran, Japonia, Italia, Holanda, Suitza, Belgica, Hego Korea eta AEBetako selekzioek lehenagotik lortuta zuten Brasilerako txartela.

Beste selekzio batzuk badute Munduko Txapelketara sailkatzeko aukera oraindik. Europa mailan Kroaziak, Portugalek, Greziak, Ukrainak, Frantziak, Suediak, Errumaniak eta Islandiak bigarren aukerako kanporaketak jokatu beharko dituzte. Zortzi talde hauetatik lauk, Mundialerako txartela lortuko dute. Bestalde, Hego Amerikako eta Asiako taldeek elkarren aurka jokatuko dituzte bigarren aukerako kanporaketak, eta hauek izango dira neurketak: Uruguay-Jordania eta Mexiko-Zelanda Berria.

Afrikako taldeak sailkapen faseko azken kanporaketak ari dira jokatzen. Joaneko partidak jokatu dira jada, eta itzulerakoetan erabakiko dira Munduko Txapelketara sailkatuko diren taldeak. Afrikako sailkapen faseko azken kanporaketetako joaneko partiden emaitzak hauek izan dira: Boli Kosta-Senegal (3-1), Etiopía-Nigeria (1-2), Tunisia-Kamerun (0-0), Burkina Faso-Aljeria (3-2) eta Ghana-Egipto (6-1).

2014ko Munduko Txapelketara sailkatu diren 21 selekzioak:

Europatik: Holanda, Italia, Suitza, Belgica, Alemania, Espainia, Inglaaterra, Errusia eta Bosnia-Herzegovina.

Conmeboletik: Brasil (antolatzailea), Argentina, Kolonbia, Txile eta Ecuador.

Concacafetik: AEB, Costa Rica eta Honduras.

Asiatik: Japonia, Hego Korea, Iran eta Australia.