Itxi

Futbola

2-3 Mirandesen aurka

Alavesek lehen garaipena lortu du etxetik kanpo

Erredakzioa

Gasteiztarrek partida ona jokatu dute. Lehen gola lehen minutuan egin du Alex Ortizek. Borja Viguerak eta Quirogak egin dituzte beste biak.

1:05

Denboraldiko lehen garaipena ersietsi du Alavesek etxetik kanpo, Anduvan, Mirandesi 2 eta 3 irabazita. Azken minutuetan sufritu egin dute arabarrek, baina partida kontrolpean izan dute hasiera-hasieratik.

Gasteiztarren lehen gola norgehiagoka hasi eta berehala iritsi da. Alboko sakea atera dute ezkerretik, baloia arean hilda geratu da eta Alex Ortizek sarera bidali du. 0 eta 1 markagailuan, partidako lehen minutuan.

Berdinketa 20 minutu geroago lortu du Mirandesek. Diaz de Cerio gipuzkoarrak egin du, Iriome taldekidearen erdiraketa apeobetxatuta.

Alavesek baloiaren jabetza izan du eta ez da denbora asko igaro berriro aurretik jarri den arte. 28. minutuan, Borja Viguera aurrelariak bigarren gola egin du, buruz.

Atsedenaldira iritsi baino lehen beste gol bat egiteko denbora ere izan du Alavesek. Oraingoan Quiroga izan da golegilea, Mirandeseko atezainak Vigueraren baloia desbideratu ondoren.

Estualdia azken minutuetan

Bigarren zatian, Alavesek aukera garbiak izan ditu markagailuan aldea zabaltzeko, baina azken metroetan ez dute asmatu.

Mirandesek ere ez du amore eman, eta azken minutuetan saria jaso dute etxekoek. Goiriak Burgosekoen bigarren gola egin du 86. minutuan. Estu eta larri ibili dira arabarrak amaieran, baina azkenean hiru puntuak eraman eta lehen garaipena lortu dute Mendizorrotzatik urrun.

Fitxa teknikoa:

2 - Mirandes: Dani Jiménez; Malón (Barahona, m. 78, Barahona), Gaspar, Ríos (Muneta, m. 59); Corral, Agustín; Goiria, Galarreta, Pablo Infante, Iriome (Koikili, m. 32); Díaz de Cerio.

3 - Alaves: Goitia; Óscar Rubio, Ortiz, Mora (Jarosik, m. 34), Manu García; Jaume, Beobide, Toti; Guzmán, Quiroga (Emilio m. 70 Quiroga), Ion Vélez.

Goles: 0-1, m. 1: Álex Ortiz; 1-1, m. 21: Díaz de Cerio. 1-2, m. 28: Viguera. 1-3, m. 34: Quiroga. 2-3, m. 86: Goiria.