Itxi

Futbola

2. maila

Alavesek Hercules mendean hartu du, markagailua iraulita

Erredakzioa

Gasteiztarrek 3 eta 1 irabazi dute, Ion Velezek, Totik eta Viguerak sartutako golei esker.

3:46

Alavesek denboraldiko bigarren garaipena lortu du Ligan, Herculesi 3 eta 1 irabazita. Hala ere, partida kontra izan dute gasteiztarrek 9. minututik aurrera, baina egoerari buelta emateko gai izan dira eta hiru puntuak eskuratu dituzte.

Natxo Gonzalezen mutilek ondo baino hobeto aprobetxatu dute aurkariak atzean agertutako ahulezia, eta Edinen golari beste hiru golekin erantzun diote: Ion Velez, Toti eta Viguera izan dira arabarren golegileak.

Lortutako emaitzaren ondorioz, Herculesek jaitsiera postuetan jarraitzen du, eta Alavesek, berriz, arnasa hartu eta bi puntura ditu orain 2.B mailarako jaitsiera postuak.

Fitxa teknikoa

3 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Luciano, Álex Ortiz, Manu García; Jaume, Beobide, Toti (Nano, 65. minutua), Guzmán; Viguera (Mora, 77. minutua), Ion Vélez (Emilio Sánchez, 88. minutua).

1 - Hercules: Falcón; Ferreiro, Pamarot, Borja, Peña; Eldin, Font (Dioni, 71. minutua), Yuste, Assulin; De Lucas (Javi Hervás, 56. minutua), Portillo.

Golak: 0-1, 9. minutuan: Eldin. 1-1, 30. minutuan: Ion Vélez. 2-1, 51. minutuan: Toti. 3-1, 67. minutuan: Viguera.