Itxi

Futbola

3-2

Dena eman du Eibarrek, baina ezin izan du Sporting gainditu

Redacción

Armaginek ez dute amore eman, baina Scepovicen golekin (3) hiru puntuak eskuratu ditu etxeko taldeak.

1:08

Eibarrek ezin izan du Sporting mendean hartu (3-2), Adelante Ligako 7. jardunaldiko partidan. Azken unera arte dena eman dute armaginek, baina Scepovicen golekin (3) hiru puntuak eskuratu ditu etxeko taldeak.

Lehen zatiko laugarren minutuan aurreratu da Sporting. Scepovicek Isma Lopezen erdiraketa errematatu du, buruz. Atsedenaldiara heldu aurretik neurketa berdindu du Capak.

Bigarren zatia hasi eta berehala asturiarren aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta bigarren gola egin du Scepovicek. 57. ean hirugarrena sartu du serbiarrak.

Amaierara heltzeko 20 bat minutu falta zirenean, Eibarren bigarren eta azken gola egin du Urko Verak, baina puntuak Gijonen geratu dira.

Fitxa teknikoa:

3.- Sporting: Cuellar, Lora, Bernardo, Ivan Hernandez, Canella, Bustos, Lopez Garai (Casquero, 65'), Alex Barrera (Carmona, 70'), Isma Lopez, Sepovic (Guerrero, 79') eta Hugo Fraile.

2.- Eibar: Xabi Irureta, Lillo, Albentosa, Navas, Yuri, Errasti, Dani Garcia, Jota, Capa, Arruambarrena eta Morales (Urko Vera, 65')

Golak:

1-0, 4': Scepovic.

1-1, 44': Capa;

2-1, 50': Scepovic penaltiz.

3-1 57': Scepovic.

3-2, 83': Urko Vera.