Itxi

Futbola

Behin behineko hitzarmena

Javier Clemente Libiako selekzioko entrenatzailea izango da

Erredakzioa

Bizkaiko teknikaria eta Libiako Futbol Federazioa behin behineko hitzarmen batera heldu direla adierazi du Anuar al Tishani presidenteak.

  • Javier Clemente. Argazkia: EiTB

    Javier Clemente. Argazkia: EiTB

Javier Clemente prestatzaileak eta Libiako Futbol Federazioak behin-behineko akordioa lortu dute Tripolin, eta Barakaldokoa Libiako selekzioko entrenatzaile bilakatu daiteke hurrengo orduetan.

"Clementerekin behin-behineko hitzarmena adostu dugu. Entrenatzaileak urrian selekzioarekin lan egiten hasteko behin behineko hitzarmena da", esan du Anuar Al Tishani Libiako Futbol Federazioko presidenteak.

Bizkaiko entrenatzaileak laguntzaile bat eta prestatzaile bat izango dituela ere konfirmatu du Federazioko presidenteak.

Clemente Espainiako, Serbiako eta Kamerungo selekzioetako entrenatzaile izan da.