Itxi

Futbola

3-0 Sportingen kontra

Aurreneko garaipena Alavesentzat

Erredakzioa

Arabarrek aurreneko ordu erdian utzi dute bideratu partida bi gol sartuta. Amaierarako lau minutaren faltan hirugarrena egin du Totik.

6:45

Alavesek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Sporting, 3-0eko markagailuarekin, mendean hartuta. Arabarrek aurreneko ordu erdian utzi dute bideratu partida bi gol sartuta. Bikain hasi du partida Alavesek, eta aurkariaren akatsez baliatu da markagailua estreinatzeko.

Sporting baino gehiago izan da etxeko taldeak, eta amaierarako lau minutaren faltan neurketa erabakita utzi du Totiren golak. Ion Velezek eta Borja Viguerak partida bikaina jokatu dute.

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Luciano, Alex Ortiz, Manu Garcia; Juanma (Toti, 60'), Jaume, Beobide, Guzman (Jarosik, 71'), Viguera, Ion Velez (Emilio Sanchez, 82').

0 Sporting: Cuellar; Luis Hernandez, Bernardo, Mendi, Lora, Bustos (Casquero, 35'), Lopez Garai, Alex Barrera (Jara, m. 62), Isma Lopez (Carmona, 35'), Hugo Fraile, Scepovic.

Golak:

1-0, 13': Bernardo, bere atean.

2-0, 29': Guzman.

3-0, 86': Toti.