Futbola
Adierazpen gogorrak
Tevez: 'Llorente inoiz izan dudan erasoko kide txarrena da'
Erredakzioa
Juventuseko aurrelari argentinarrak gogor kritikatu du Athleticeko jokalaria ohia, 'Sky Italia' katearen arabera.
-
Carlos Tevez Juventuseko aurrelaria. Argazkia: EFE
Fernando Llorente une gogorrak bizitzen ari da Juventusen. Ia ez du minuturik jokatu Italiako Ligan (Calcio) eta asteartean Conte entrenatzaileak ez zuen Kobenhavnen aurkako Txapeldunen Ligako partida jokatzeko deialdian sartu. Prentsak eta zaleek gogor kritikatu dute Llorente, baina kritikak taldekideengandik ere iritsi zaizkio.
Carlos Tevez Juventuseko aurrelari argentinarrak adierazpen gogorrak egin ditu, 'Sky Italia' katearen arabera. "Llorentek saskibaloian jokatzeko balio dezake, futbolean inoiz izan dudan erasoko kide txarrena delako", esan du Tevezek.