Itxi

Futbola

Sabadellen aurka

Garaipenak ihes egin dio Alavesi, azken minutuan (1-1)

Erredakzioa

Hiru puntuak eskura izan ditu Gasteizko taldeak, baina azken minutuan bisitarien gola egin du Olivasek aldaratze oker bat baliatuta.

  • Borja Viguera, gola ospatzen. Argazkia: EiTB

    Borja Viguera, gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Alavesek puntu bat eskuratu du Sabadellen aurka (1-1) Adelante Ligako 4. jardunaldiko partidan. Hiru puntuak eskura izan ditu Gasteizko taldeak, baina azken minutuan bisitarien gola egin du Olivasek aldaratze oker bat baliatuta.

Markagailua Borja Viguerak estreinatu du lehen zatiko 17. minutuan. Alavesek denboraldiko aurreneko garaipena zuen helburu, baina azken unean garaipenak ihes egin dio.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Luciano, Alex Ortiz, Manu Garcia; Guzman (Juanma, 61'), Emilio, Lazaro, Jaume; Viguera (Laborda, 77'), Ion Velez.

1 Sabadell: Nauzet; Crespi (Gato, 51'), Olivas, Carlos Hernandez, Javi Barral; Cristian, Llorente, Yeray (Tamudo, 54'), Ruper (Longas, 46'); Anibal, Collantes.

Golak:

1-0, 17': Viguera.

1-1, 89': Olivas.