Itxi

Futbola

Errege Kopa

Laudiok eta Barakaldok aurreneko kanporaketa gainditu dute

Erredakzioa

Arabako taldeak 3-1 gainditu du Real Union, eta Ecijaren kontra jokatuko du hurrengo kanporaketa. Barakaldok 1-0 irabazi dio Amorebietari, eta Olimpic Xativaren aurka jokatu beharko du.

  • Amorebieta-Barakaldo. Artxiboko argazkia: EiTB

    Amorebieta-Barakaldo. Artxiboko argazkia: EiTB

Laudiok eta Barakaldok aurrera egin dute Errege Kopan, aurreneko kanporaketa gaindituta. Arabako taldeak 3-1 gainditu du Real Union, eta bigarren kanporaketan Ecijaren izango du aurkari. Barakaldoko taldeak irabazi du Amorebietaren aurkako bizkaitarren arteko derbia (1-0), eta hori-beltzek Olimpic Xativaren kontra jokatu beharko dute. Bigarren kanporaketak irailaren 11n jokatuko dira, eta Bigarren Mailako taldeek ere, Alaves eta Eibar barne, euren ibilbidea hasiko dute.

Lehenengo kanporaketa:

SARIÑENA 1 - Puerta Bonita 0
LAUDIO 3 - Real Union 1
LEGANES 3 - At. Granadilla 0
Toledo 0 - HUESCA 1
OLOT 3 - Huracan 2
BARAKALDO 1 - Amorebieta 0
SANT ANDREU 2 - Peña Deportiva 1
CAUDAL 1 - Racing Ferrol 0
Extremadura 1 - ALBACETE 2
Tropezon 0 - TUILLA 1
CARTAGENA 2 - Guadalajara 1
BURGOS 3 - San Juan 1
HARO 0 - Real Oviedo 0 (penaltietan)
ALGECIRAS 2 - Novelda 1
NASTIC 1 - Alcoyano 1 (penaltietan)
SAN FERNANDO 1 - Linense 0
El Palo 1 - XEREZ 1 (penaltietan)
ECIJA 2 - La Hoya Lorca 2 (penaltietan)

- Bigarren kanporaketako norgehiagokak (irailak 11) .

Bigarren Maila:

Alaves-Zaragoza
Mallorca-Alcorcon
Sabadell-Las Palmas
Kordoba-Deportivo
Lugo- Mirandes
Jaen- Numantzia
Recreativo-Sporting 
Eibar-Tenerife
Hercules-Murtzia
Girona-Ponferradina

Bigarren B eta Hirugarren Maila:

Nastic - Albacete
CF Fuenlabrada - Xerez
Tuilla - Burgos
Haro - Sariñena
Leganes - Lucena
CF L'Hospitalet - Racing Santander
Olimpic Xativa - Barakaldo
Huesca - Cartagena
Lleida Esportiu - Caudal
Ecija - CD Laudio
San Fernando - CD Tudelano
Sant Andreu - Olot