Itxi

Futbola

Kordobaren aurka

Bigarren berdinketa jarraian Alavesentzat

Erredakzioa

Kordobaren aurka bana (1-1) berdindu du Arabako taldeak Arcangelen. Pepek Morak sartu du 0-1koa 25. minutuan, baina Iago Bouzonek partida berdintzea lortu du, 50. minutuan.

  • Kordoba-Alaves. Argazkia: EiTB

    Kordobak eta Alavesek bana (1-1) berdindu dute Arcangelen. Argazkia: EiTB

Alavesek bana (1-1) berdindu du Kordobaren aurka Arcangel zelaian. Arabako taldeak bigarren berdinketa jarraian eskuratu du. Adelante Ligako lehen jardunaldian 1-0 galdu zuen Alavesek Gironaren aurka, eta bigarrenean bana (1-1) berdindu zuen Las Palmasen aurka Mendizorrotzan.

Partidari ondo ekin dio Alavesek, eta 25. minutuan Pepe Morak sartu du 0-1ekoa. Gola sartuta nagusi izan da Alaves, baina ezin izan du bigarren gola sartu atsedenaldira iritsi orduko. Bigarren zatiaren hasieran Kordobak partida berdintzea lortu du (1-1). Iago Bouzonek sartu du gola, 50. minutuan.

Norgehiagoka berdintzea lortu duen unetik Kordoba izan da jaun eta jabe, eta partida irabazteko abaguneak izan ditu. Alaves ez da ondo ibili bigarren zatian, baina amaierarako minutu bat falta izan denean, Rubiok abagune oso argia huts egin du, eta norgehiagoka berdinduta bukatu da.

Fitxa teknikoa:

1 - Kordoba: Saizar; Janse (Strahman, 69. min), Fran Cruz, Iago Bouzon, Raúl Bravo; Luso (Ayina, 78. min), Abel, Pedro (Joselu, 74. min), Caballero, López Silva; eta Xisco.

1 - Alaves: Goitia, Oscar Rubio, Luciano, Mora, Manu Garcia; Guzman (Laborda, 84. min), Jaume, Lázaro, Óscar Serrano (Emilio Sánchez,  66. min); Ion Velez eta Viguera (Alex Ortiz, 75. min).

Golak: 0-1, 25. min: Mora; 1-1, 50. min: Iago Bouzon.

Epailea: Arcediano Monescillo.