Futbola
1-2 irabazi dio Jaeni
Eibarrek garaipenarekin ekin dio Bigarren Mailako ibilbideari
Redacción
Armaginek 1-2 irabazi diote Jaeni. Jotak eta Raul Navasek sartu dituzte eibartarren golak. Jozabedek aldeak murriztea lortu du azken minutuetan.
-
Eibarrek 1-2 irabazi dio Jaeni. Argazkia: EiTB
Eibarrek 1-2 irabazi dio Jaeni Adelante Ligako lehen jardunaldiko partida. Bigarren Mailara igo berriak diren bi taldeen arteko lehian, nagusi izan dira armaginak.
Lehen zatia parekatua izan da, baina Jotak 40. minutuan sartu duen golak (0-1) apurtu du parekotasuna. Golak min egin dio Jaeni, eta erreakzioantzea kosta egin zaio Andaluziako taldeari. Lehen 45 minutuak Eibarren aldeko emaitzarekin bukatu dira.
Bigarren zatian erasakor zelairatu da etxeko taldea, baina ez du abagune argiegirik sortu. Jonak partida berdintzeko abagunea izan du, baina hurrengo jokaldian Eibar izan da gola sartu duen taldea. Raul Navasek sartu du 0-2koa.
Jaenek kolpe latza hartu du bigarren gola hartuta, eta etxeko taldeari asko kosta zaio abaguneak sortzea. Azken minutuetan erasora jo du Jaenek, eta 81. minutuan lortu du aldeak murriztea. Jozabedek egin du 1-2koa. Partidaren azken txanpan, etxeko taldea saiatu da berdinketa lortzen, baina Eibar sendo ibili da defentsako lanean, eta hiru puntuak lortu ditu.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Jaen: Toni Garcia, Jose Cruz, Nino, Servando, Juanma, Jona, Fran Machado (Jozabed, 78. min), Alex Cruz, Israel Jerez (Cascon, 68. min), Kitoko eta Santi Villa (Victor Curto, 60. min).
2 - Eibar: Irureta, Añibarro, Capa (Eizmendi, 67. min), Arruabarrena, Dani Garcia, Yuri, Lillo, Morales (Diego, 82. min), Diego Rivas, Jota (Gilvan, 84. min) eta Raul Navas.
Golak: 0-1, 40. min: Jota. 0-2, 60. min: Raul Navas. 1-2, 81. min: Jozabed.
Epailea: Fernando Lopez Acera.