Itxi

Futbola

3. jardunaldiko ordutegiak

Real Madril-Athletic, irailaren 1ean 12:00etan

Erredakzioa

Realak Atletico Madril izango du aurkari Anoetan igande horretan, 19:00etan. Bestalde, Osasunak abuztuaren 31n jokatuko du Vila-realen aurka, 23:00etan.

  • Aduriz eta Pepe. Foto: EFE

    Aduriz eta Pepe iragan denboraldiko Real Madril-Athletic partidan. Argazkia: EFE

BBVA Ligako hirugarren jardunaldiko ordutegiak jakitera eman ditu Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP). Real Madril-Athletic partida irailaren 1ean (igandean) jokatuko da, 12:00etan Santiago Bernabeun. Realak ere egun horretan jokatuko du, Anoetan, Atletico Madrilen aurka, baina 19:00etan.

Osasunak, berrz, larunbatean (abuztuak 31) jokatuko du Vila-realen aurka Sadar zelaian, 23:00etan.

BBVA Ligako hirugarren jardunaldiko ordutegiak:

Ostirala, abuztak 30

23:00 Rayo Vallecano - Levante

23:00 Almeria - Elche

Larunbata, abuztuak 31

19:00 Celta - Granada

21:00 Valadolid - Getafe

23:00 Osasuna - Vila-real

Igandea, irailak 1

12:00 Real Madril - Athletic Club

17:00 Espanyol - Real Betis

19:00 Reala - Atléetico Madril

21:00 Valentzia - Bartzelona

21:00 Sevilla - Malaga