Futbola
Minutu gutxi
Llorentek protagonismoa galdu du Juventusen
Erredakzioa
Antonio Conte entrenatzaileak Carlos Tevezi eta Vucinici minutu gehiago emango dizkiela dirudi. Hala ere, Del Bosquek errioxarra Espainiako deialdian sartu du.
-
Fernando Llorente. Argazkia: EFE
Fernando Llorenteren denboraldi-aurrea zalantzaz betetzen hasi da, eta badirudi Athleticeko jokalari ohiak ez duela Antonio Conte prestatzailearen konfiantza osoa. Hala ere, Vicente Del Bosquek Espainiako selekzioko deialdian sartu du errioxarra, urtebete geroago, Ekuadorren aurkako lagunartekoa jokatzeko.
Gazzeta dello Sport egunkariak Fernando Llorentek eta Antonio Conte entrenatzaileak 30 minutuko eztaibaida izan zutela, adierazi du. Eztaibaida horretan, teknikariak banan-banan aztertu zituen Errioxako aurrelariaren akats taktiko guztiak.
Conteren ideia aurrealdea Llorentek eta Tevezek osatzea izan da, denboraldi-aurreko lehenengo partidetan. Hala ere, azkenengo norgehiagokan Mirko Vucinicek eta Carlos Tevezek gehiago jokatu dute.
Zuri-gorri ohiaren minutuek behera egin dute, pixkanaka. Evertonen aurka 70 minutu jokatu zituen, Los Angeles Galaxyren aurka 45 minutu eta Inter Milanen aurka 20 minutu.
Igandean Italiako Superkopa jokatuko du Juventusek, eta Antonio Contek Vucinic zelairatuko duela dirudi. Fernando Llorenteri talde berrira egokitzea kostatzen ari zaio. Taldearen estilo berria, zaleen eta kazetarien presio gogorra, eta Juventusek duen gol falta erabakigarriak ziaten ari dira aurrelarien artean minutuak banatzeko orduan.