Itxi

Futbola

Aurreneko hitzaldia

Neymar, 'Tata' Martinoren aginduetara

Erredakzioa

Alves, Neymar, Valdes, Jordi Alba, Gerard Pique, Sergio Busquets, Cesc Fabregas, Andres Iniesta, Xavi Hernandez eta Pedro Rodriguez jokalariak taldekideekin dira dagoeneko.

0:30

Konfederazioen Kopa jokatu duten Barçako hamar jokalariak taldearekin dira dagoeneko. Gaur goizean azterketa medikoa gainditu dute Dani Alves, Neymar, Victor Valdes, Jordi Alba, Gerard Pique, Sergio Busquets, Cesc Fabregas, Andres Iniesta, Xavi Hernandez eta Pedro Rodriguez jokalariek.

Baina aurretik, 'Tata' Martino Barçako entrenatzaile berriarekin bildu dira denak, Kirol Hiriko 1. zelaian. Argentinarraren aurreneko hitzaldia izan da. 19:00etatik aurrera entrenatuko dira.