Futbola
Vilanovaren tokia hartu du
'Tata' Martino, Barçako entrenatzaile berria
Erredakzioa
Argentinako prestatzaileak Tito Vilanovaren lekukoa hartuko du Bartzelonan, Newell's Old Boys taldearekin lan ikusgarria egin ondoren.
-
'Tata' Martino. Argazkia: EFE
Bartzelonak Gerardo 'Tata' Martino entrenatzaile argentinarrarekin akordioa sinatu du. Rosarioko prestatzaileak Tito Vilanovaren lekukoa hartuko du Kataluniako taldean.
Martinok denboraldi borobila egin du Newell’s Old Boys taldearekin, eta Bartzelonara Jorge Pautasso, Elvio Paulo Rosso era Adrian Coria laguntzaileekin helduko litzateke. Coriak Leo Messi zuzendu zuen Newell’s taldeko harrobian.
'Tata' Martino (Rosario, 1962) 2007tik 2011ra Paraguaiko selekzioa gidatzeagatik egin zen ezaguna.