Itxi

Futbola

Bayern Munich

Jupp Heynckesek futbola utziko du

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaile ohiak agur esango dio futbolari Bayern Munichekin denboraldi bakarrean 3 titulu irabazi ondoren.

  • Jupp Heynckes. Argazkia: EFE

    Jupp Heynckes. Argazkia: EFE

Jupp Heynckes entrenatzaile alemaniarrak futbola utziko duela baieztatu du, prentsaurrekoan. Athleticeko teknikari ohiak, denboraldi borobilarekin agur esango dio futbolari, Bayern Munichekin Txapeldunen Liga, Liga eta Alemaniako Kopa irabazi baititu.

Bayern Munichen, bere tokia Pep Guardiola katalanak hartuko du datorren denboraldian.

Heynckesek erabakia orain dela urtebete hartu zuela onartu du, Chelsearen aurkako Txapeldunen Ligako finala galdu ondoren.

"Une hartan desengainua izan zen guztiontzat, eta entrenatzaile postuak fisikoki muturrera arte eraman ninduela konturatu nintzen", esan du alemaniarrak.

"Akordioa bukatzean erretiratu egingo nintzela adostu nuen nire emaztearekin. Noski, aurten lortutako arrakastarekin, nigan interesa izan duten taldeak egon dira", adierazi du Jupp Heynckesek.