Futbola
Jaitsiera
Lau talde postu bakarrerako
Erredakzioa
Deportivo, Celta, Zaragoza eta Mallorca taldeek lehen mailari eustea izango dute helburu asteburu honetan, BBVA Ligako azken jardunaldian.
-
Roberto Jimenez, Zaragozako atezaina. Foto: EFE
Emozioa azken unera arte. Deportivo, Celta, Zaragoza eta Mallorca taldeek salbazioa izango dute helburu, larunbat honetan, BBVA Ligako azken jardunaldian.
Deportivo da une honetan 17. postuan, 35 punturekin, baina hurrengo jardunaldian Txapeldunen Liga helburu duen Realaren aurka jokatuko du. Bat gutxiago, 34, dituzte Celtak eta Zaragozak, eta azken postuan Mallorca dago 33rekin.
Azken jardunaldiko partidak:
Deportivo-Reala
Celta-Espanyol
Zaragoza-Atletico
Mallorca-Valladolid
Aukerak:
Mallorca: Garaipena beharrezkoa du lehen mailari eusteko. Gainera, Zaragozaren, Celtaren edo Deportivoren garaipen batek Bigarren Mailara bidaliko luke zuzenean.
Zaragoza: Irabazi behar du, eta Deportivok hiru puntuak ez lortzea.
Celta: Garaipena lortu behar du, eta Deportivoren eta Zaragozaren porrotak edo berdinketak.
Deportivo: Bere esku du salbazioa. Reala gainditzen badu, lehen mailan jarraituko du. Gainera, salbazioa lortzeko aukerak ditu galdu edo berdintzen badu ere. Horretarako, gainontzeko hirurek galdu edo berdindu beharko lukete.