Itxi

Futbola

Ferguson erretiratu ostean

Rooneyk ere Manchester United utzi nahi du

Erredakzioa

Klubak prentsa oharra atera du aurrelaria "salgai" ez dagoela azpimarratzeko. Hedabide britaniarren arabera, erabakia Fergusonen ondorengoak hartu beharko du.

  • Wayne Rooney 18 urterekin iritsi zen Manchester United taldera, 2004. urtean. Efe.

    Wayne Rooney 18 urterekin iritsi zen Manchester United taldera, 2004. urtean. Efe.

Wayne Rooney Manchester Unitedeko aurrelariak Alex Fergusonen bideari jarraitu nahi dio eta taldetik alde egin nahi du denboraldia amaitzean, "hasiera berri bati ekiteko".

Hedabide britaniarren arabera, 27 urteko aurrelariak "solasaldi informala" izan omen zuen Alex Fergusonekin duela bi aste eta orduan egin zion Old Traffordetik alde egitea zela berarentzako gauzarik onena. Rooneyri beste bi urterako kontratua geratzen zaio oraindik.

Klubak prentsa oharra atera du aurrelaria "salgai" ez dagoela azpimarratzeko. Hedabide britaniarren arabera, erabakia Fergusonen ondorengoak hartu beharko du.

David Moyes

Fergusonen ordezkoa zein izando den iragarri ez duten arren, hedabideek ziurtzat ematen dute David Moyes, Evertoneko 50 urteko entrenatzailea izando dela.

Rooneyk bi urte eman zituen Moyesen aginduetara Evertonen jokatzen, 2004. urtean, 18 urte zituela, Manchesterrek fitxatu zuen arte. Fitxaketa horretan zerikusi handia izan zuen Moyesekin zuen harreman txarra.