Itxi

Futbola

Denboraldiaren amaieran

Alex Fergusonek Manchester United utziko du

Erredakzioa

"Ez da arinkeriaz hartutako erabakia, asko pentsatu dut eta une egokia dela uste dut", adierazi du entrenatzaile eskoziarrak.

1:26
Sir Alex Ferguson

Alex Fergusonek Manchester United utziko du denboraldi honen amaieran, klubak jakinarazi duenez. 71 urte ditu entrenatzaile eskoziarrak, eta 26 daramatza Manchesterren.

Aurten hamahirugarren liga titulua eskuratu du Fergusonek, eta azken asteotan bere agurrarekin asko espekulatu dute Ingalaterran. Gaur ofizial egin da.

Nor izango ote da Ferguson handiaren ordezkoa? Hedabideen arabera, Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea eta Evertoneko David Moyes dira "deabru gorriak" zuzentzeko faborito nagusiak.

"Ez da arinkeriaz hartutako erabakia, asko pentsatu dut eta une egokia dela uste dut". Etorkizunari begira, Unitedeko "zuzendaria eta enbaxadorea" izango dela esan du. Zaleei eskerrak eman nahi izan die Fergusonek: "Ohore bat izan da zuen taldearen burua izatea".

"Familiari omenaldia egin behar diot. Cathy nire emaztea gakoetako bat izan da nire ibilbidean zehar, egonkortasuna eta bizigarria ezarriz", gaineratu du.