Itxi

Futbola

1-2

Bartzelonak Liga txapelketa kendu dio Athletici San Mamesen

Erredakzioa

Zuri-gorriei nahikoa zitzaien berdinketa lortzea titulua eskuratzeko.

  • Athleticeko neskek ezin izan diote berdinketari eutsi. Efe.

    Athleticeko neskek ezin izan diote berdinketari eutsi. Efe.

Bartzelonak emakumezkoen futbol liga irabazi du San Mamesen Athletici 1-2 gailenduta. 26.000 zale bildu dira zuri-gorrien futbol zelaian.

Kenti Robles mexikarrak amaierarako 20 minuturen faltan sartutako golak eman die txapelketa kataluniarrei. Ordura arte partida berdinduta egon da eta bilbotarrei nahikoa zitzaien puntu bat lortzea txapeldun izateko.

Fitxa teknikoa:

1.- Athletic Club: Ainhoa; Iraia (Tzibi, 67'), Irene, Orueta, Leire; Flaviano, Olabarrieta (Arranz, 88'); Nekane, Erika, Ibarra (Eunate, 79'); eta Murua (Gurutze, 55').

2.- Bartzelona: Rafols; Lau, Meli, Marta, Melani; Virginia; Corredera (Kenti, 65'), Miriam, Vicky (Gema, 75'), Alexia (Olga, 65'); eta Sonia.

Golak: 0-1, min.3': Melani. 1-1, 47': Ibarra. 1-2, 71': Kenti.