Futbola
BBVA Liga
Futbol ligako 37. jardunaldia maiatzaren 29tik 26ra aurreratu dute
Erredakzioa
Asteburu horretan, Realak Real Madrid hartuko du etxean; Athleticek, Levante; eta, Osasunak, aldiz, Sevillaren kontra jokatuko du Iruñean.
-
Realak Real Madril hartuko du; Athleticek, Levante; eta Osasunak, Sevilla. Efe.
BBVA Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 29rako aurreikusita zegoen, baina, azkenean, maiatzaren 26ko asteburura aurreratzea erabaki dute, Txapeldunen Ligako finalean (maiatzaren 25ean jokatuko da) Espainiako Ligako talderik ez dela egongo ikusita.
Denboraldia hasi aurretik Espainiako Futbol Federazioak egindako egutegian jardunaldia aurreratzeko aukera aurreikusita utzi zuten.
Aukera hori gauzatu egin da azkenean, Bartzelona eta Real Madrid Txapeldunen Ligako finalerdietan kanporatu egin dituztela ikusi ondoren. Bayern Munich eta Borussia Dortmund taldeek kanporatu dituzte, hurrenez hurren, eta bi talde alemaniarrek jokatuko dute final handia, maiatzaren 25ean, Wembleyn.
37. jardunaldiko partidak:
Getafe-Rayo Vallecano
Valentzia-Granada
Osasuna-Sevilla
Reala-Real Madril
Malaga-Deportivo
Espanyol-Bartzelona
Valladolid-Celta
Atletico Madril-Mallorca
Betis-Zaragoza
Athletic-Levante