Futbola
Ostirala eta astelehena
Celta-Athletic maiatzaren 3an, eta Getafe-Reala maiatzaren 6an
Erredakzioa
Osasunak larunbatean, maiatzaren 4an, jokatuko du Valentziaren aurka Mestallan, 16:00etan.
-
Lehen itzuliko Athletic-Celta partidako irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) BBVA Ligako 34. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi ditu. Partidak maiatzaren 3aan, 4an, 5ean eta 6an jokatuko dira.
Maiatzaren 3an, ostiralean, Athleticek Celtaren aurka jokatuko du Balaidosen 21:00etan. Osasunaren txanda larunbatean, maiatzaren 4an, izango da. Gorritxoek Valentziaren aurka jokatuko dute Mestallan, 16:00etan. Realak itxiko du jardunaldia maiatzaren 6an (astelehenean) Getaferen aurka Alfonso Perez Coliseumean, 22:00etan jokatuta.
BBVA Ligako 34. jardunaldiko partiden ordutegiak:
Ostirala, maiatzaren 3a:
21:00etan: Celta - Athletic
Larunbata, maiatzaren 4a:
16:00etan: Valentzia - Osasuna
18:00etan: Granada - Malaga
20:00etan: Real Madril - Valladolid
22:00etan: Deportivo - Atletico Madril
Igandea, maiatzaren 5a:
12:00etan: Mallorca - Levante
17:00etan: Zaragoza - Rayo
19:00etan: Sevilla - Espanyol
21:00etan: Bartzelona - Betis
Astelehena, maitzaren 6a:
22:00etan: Getafe - Reala