Itxi

Futbola

Heriotzaren lehen urteurrena

Sevilla taldeko zaleek elkartasuna adierazi diote Cabacasen familiari

Erredakzioa

Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, buruan gomazko pilota batek jota. Gaztea Athleticek Europa Leagueko partidan lortutako garaipena ospatzen ari zen.

  • Iñigo Cabacas 2012 apirilaren 9an hil zen, lau egun koman eman ostean. EiTB.

    Iñigo Cabacas 2012 apirilaren 9an hil zen, lau egun koman eman ostean. EiTB.

Sevillako zaleen talde batek elkartasun osoa adierazi die Iñigo Cabacasen familia eta lagunei. Cabacas duela urtebete hil zen, Athleticek Schalke04-ren kontra San Mamesen jokatutako partidaren ostean.

Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, buruan gomazko pilota batek jota, lau egun koman eman ondoren.

Gauzak horrela, Biris Norte zaleen taldeak ondorengo mezua jarri du bere blogean: "Sevilla-Mallorca partidatik Iñigo Cabacasen auzian justicia bete dadin eskatzeko pegatinak eros ditzakezue (5 pegatina, euro 1). Iñigo policía batek emandako tiroaren ondorioz hil zen. Ezin diogu hutsik egin, eman diezaiegun babesa justicia betetzeko lanean ari direnei. Eros itzazu zure pegatinak, partida dagoen egun guztietan eros ditzakezu, materialaren mahaian".