Itxi

Futbola

Lesioa

Messi ez dute PSGren aurkako partidarako guztiz baztertu

Erredakzioa

Argentinarrak haustura dauka eskuin hankako biceps femoralean. Mascheranori, gainera, eskuineko belaunaren lotailua apurtu zaio eta hurrengo sei asteetan baja izango da.

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Luzapenean jasotako gola ez zen albisterik txarrena izan FC Bartzelonarentzat, PSGren aurkako Txapeldunen Ligako neurketan. Atsedenaldira heldu aurretik, berdegunean utzi behar izan zuen Leo Messik, eskuineko hankan mina hartuta. Argentinako jokalariak haustura dauka biceps femoralean, eta ezin izango du Mallorcaren aurka jokatu, larunbatean. Gaur goizean jasotako proba medikoek, aldiz, ez dute PSGren aurkako itzuliko partidarako guztiz baztertu.

Bartzelonaren lehenengo gola sartu eta gero, mina nabarutu zuen Messik eskuin hakan. Taldeko zerbitzu medikuek artatu zuten, eta aulkitik ikusi behar izan zuen bigarren zati osoa. Facebook bidez hitzegin du jokalariak: "Laster itzuliko naiz; zorionez, ez da lesio handia izan".

Neurketa berean, Mascherano ere lesionatu zen. Eskuin belauneko loitalua haustuta dauka atzelariak, eta 6 aste emango ditu jokatu gabe.