Itxi

Futbola

2012ko entrenatzaile onena

Del Bosqueren sarian 'irregulartasunak' egon ziren, Mourinhoren ustez

Erredakzioa

"Ez nago harrituta. Askok botoa niri eman zidatela esan zidaten, eta. saria beste batentzat izango zela ikusi nuenean, sari banaketara ez joatea erabaki nuen", gaineratu du.

  • Mourinho Real Madrileko entrenatzailearen adierazpenak. Argazkia: EFE

    Mourinho Real Madrileko entrenatzailearen adierazpenak. Argazkia: EFE

Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileak salatu duenez, "irregulartasunak" egin zituzten FIFAk Vicente del Bosque Espainiako selekzioko entrenatzaileari sari bat eman zionean (2012ko entrenatzaile onenaren saria jaso zuen).

"Entrenatzaile Onenaren Sariaren aukeratzeko, irregulartasunak egon ziren, ez zen prozesu gardena izan", adierazi du Mourinhok RTP1 Portugalgo telebista publikoari emandako elkarrizketa batean.

"Ez nago harrituta. Askok botoa niri eman zidatela esan zidaten, eta. saria beste batentzat izango zela ikusi nuenean, sari banaketara ez joatea erabaki nuen", gaineratu du.