Futbola
'El Confidencial'ek dioenez
Guardiolak Pique espiatzea eskatu zion 'Metodo 3' agentziari
Erredakzioa
'El Confidencial' egunkariak publikatu duenez, Bartzelonako entrenatzaile ohiak, jokalari katalana zelatatzea agindu zuen Shakira ezagutzen hasi zenean.
-
Gerard Pique eta Shakira. Argazkia: EFE
'El Confidencial' egunkariak publikatu duenez, Josep Guardiola Bartzelonako entrenatzaile ohiak 'Metodo 3' detektibe agentziari Gerard Pique espiatzeko agindu zion. Barçako erdiko defentsa Shakira abeslariarekin geratzen hasi zenean agindu zuen Guardiolak jokalaria espiatzea.
'Metodo 3' agentziako detektibe batzuk iragan astean atxilotuak izan ziren Kataluniako polikoak espiatzeagatik.
Deco, Samuel Eto'o eta Ronaldinho ere zelatatuak izan zirela aipatzen du 'El Confidencial'ek publikatu duen informazioak. Piqueri egindako jarraipenak, etapa ezberdinak izan zituen, eta batipat, 2008an eta 2010 zelatatu zuten detektibeek.
Pique Shakirarekin geratzen hasi zenean indartu zen ikerketa. 'Metodo 3' agentziako detektibeek Bartzelonari emandako txosten batean azaltzen zenez, Piquek alkoholemia froga egin behar izan zuen Alejandro Sanzen kontzertu batetik irten ostean, eta emaitza negatiboa izan zela azaltzen zen. Kontzertuta beste hiru lagunekin joan zela zehaztu zuten detektibeek.
Gerard Piqueren ordezkariak kluba salatu zuen jende ezezagunak jarraitzen ziola konturatu zelako. Piquek Guardiolari ere aipatu zion bere kezka. Bartzelonak jokalariari esan zionez, jarraitzen zion jendea prentsa arrosakoa zen. Eta ondoren, klubak arazoa kontrolatuko zuela eta segurtasunaz arduratuko zela bermatu zion jokalariari.