Futbola
Errege Kopa
Barça eta Real Madril Ligako partidak iraulita iristen dira Klasikora
Erredakzioa
Talde katalanak 2-1 irabazi zion Sevillari, baina andaluziarrak aurreratu ziren Botiaren golarekin. Merengeek landutako garaipena lortu zuten Deportivoren aurka (1-2).
-
Cristiano Ronaldo eta Pique Kopako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Astearte honetan jokatuko dute Bartzelonak eta Real Madrilek Errege Kopako finlaerdietako itzulerako partida (21:00etan) Camp Noun. Bernabeun jokatutako joaneko partidan, bana (1-1) berdindu zuten.
Bi taldeek uste baino gehiago sufritu zuten BBVA Ligako partidak aurrera ateratzeko. Bartzelonak 2-1 irabazi zion Sevillari, baina andaluziarrak aurreratu ziren Botiaren golari esker. Bigarren zatian, ordea, Villaren eta Messiren gol banarekin Barçak garaipena lortu zuen.
Real Madrilek antzeko egoera bizi izan zuen Deportivoren aurka Riazorren. Rikik sartu zuen partidako lehen gola (1-0). Mourinhok atseden eman zien hamaikakoan ohikoak diren hainbat jokalariri, baina bigarren zatian Cristiano Ronaldo eta Ozil zelairatu zituen, eta Real Madrilek emaitza iraultzea lortu zuten Kakaren eta Higuainen golei esker.