Itxi

Futbola

Asteartean, 21:00etan

Kopako Bartzelona-Real Madrid partida otsailaren 26an jokatuko da

Erredakzioa

Sevillak eta Atletico Madrilek otsailaren 27an, asteazkenean, jokatuko dute Errege Kopako beste finalerdia. Partida Sanchez Pizjuanen izango da, eta 22:00etan hasiko da.

  • Messi-Cristiano Ronaldo

    Messi eta Cristiano Ronaldo Kopako finalerdietako joaneko partidan. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Errege Kopako finalerdietako itzulerako partiden datak eta ordutegiak jakitera eman ditu astelehen honetan.

Bartzelonak eta Real Madrilek otsailaren 26an, asteartean, jokatuko dute finalerdietako itzulerako partida, 21:00etan Camp Noun. Finalerdietako itzulerako beste partida Sevillak eta Atletico Madrilek jokatuko dute otsailaren 27an, asteazkenean, 22:00etan Sanchez Pizjuanen.