Itxi

Futbola

Errege Kopa

Atletico Madrilek abantaila txikiegia lortu du Sevillaren aurka (2-1)

Erredakzioa

Emozio handiko finalerdietako neurketa izan da; hiru golak penaltiz lortu dituzte, eta zuri-gorri batek eta Sevillako bi jokalarik txartel gorriak ikusi dituzte.

  • Atletico Madril-Sevilla (2-1). Argazkia: EFE

    Atletico Madril-Sevilla (2-1). Argazkia: EFE

Atletico Madrilek finalerdian aurrea hartu dio Sevilllari 2-1ekoarekin, baina finalerako txartela Sanchez Pizjuan estadioan erabakiko da. Emozioz betetako norgehiagoka izan da, eta epaileak erabaki garrantzitsu ugari hartu behar izan ditu. Hiru golak penaltiz egin dituzte Diego Costak eta Negredok, eta Atletico Madrileko jokalari batek eta Sevillako beste bik txartel gorriak ikusi dituzte.

Simeoneren mutilek bigarren zatiko aurreneko minutuetan lortu dute lehenengo gola. Spahicek eskuaz jo du baloia area barnean, eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio. Jarraian, Diego Costak jarri du 1-0ekoa, penaltiz.

Hala ere, Jesus Navasek eta Negredok jokaldi erabakigarria egin dute, 54. minutuan. Sevillako aurrelariak Courtois gainditzea lortu du, baina baloiak eskuan eman dio Godini. Atletico Madrileko defentsak txartel gorria ikusi du, eta Negredok 1-1ekoa jarri du, penaltiz.

Madrilgo taldeak kolpe gogorra jaso du, eta noraezean aritu da. Rakiticek eta Cicinhok Andaluziako taldearen bigarren gola egiteko abagune ederrak izan dituzte, baina Courtoisek erantzun bikainak eman ditu. 70. minutuan, Fernando Navarrok jo du baloia eskuaz area barnean, eta Diego Costa aurrelariak 2-1ekoa jarri du Vicente Calderon estadioko markagailuan.

- Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Arda, Gabi, Mario, Koke (Cata Diaz, 59. minutua); Adrian (Cristian Rodriguez, 63. minutua) eta Diego Costa.

1 - Sevilla: Beto; Cicinho, Fazio, Spahic, Fernando Navarro; Maduro (Botia, 51. minutua); Navas, Medel, Kondogbia (Reyes, 76. minutua), Rakitic; eta Negredo (Coke, 86. minutua).

Golak: 1-0, 48. minutua: Diego Costak, penaltiz. 1-1, 55. minutua: Negredok penaltizi. 2-1, 70. minutua: Diego Costak, penaltiz.