Itxi

Futbola

Errege Kopa

Atletico Madril eta Sevilla, finalerako lehen pausoa eman nahian

Erredakzioa

Ostegun honetan, 22:00etan jokatuko da Errege Kopako finalerdietako joaneko partida Vicente Calderon zelaian.

  • Filipe Luis-Navas

    Filipe Luis eta Navas, Atletico-Sevilla partidan. Argazkia: EFE

Ostegun honetan jokatuko da Errege Kopako bigarren finalerdia Vicente Calderon zelaian, 22:00etan. Joaneko norgehiagoka izango da. Atletico Madril eta Sevilla ariko dira nor baino nor.

Atletico Madril da faboritoa kanporaketa honetan. Igandean Athleticen aurka 3-0 galdu zuten arren, koltxoneroak denboraldi bikaina egiten ari dira. BBVA Ligako sailkapenan bigarren jarraitzen dute, eta Europa Ligako multzoen fasea arazorik gabe gainditu zuten. Falcao zalantza da partida honetarako, eta Simeonek Insua fitxaketa berria erabil lezake.

Sevilla ez da faboritoa, baina talde andaluziarra bolada onean iritsiko da Calderonera. Unai Emery taldea zuzentzen hasi denetik hobera egin du Sevillak. Euskal entrenatzaileak defentsa sendotu du, eta taldeak beharrezkoa zuen lasaitasuna hartu du Ligan.