Itxi

Futbola

Koparekin hitzordua

Messi eta Cristiano, asteazkenerako prest

Erredakzioa

Portugaldarrak 'hat-trick'a lortu zuen igande goizean Getaferen aurka, eta argentinarrak lau sartu zizkion arratsaldean Osasunari.

  • Leo Messi, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Leo Messi, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Leo Messi FC Bartzelonako jokalaria eta Cristiano Ronaldo Real Madrilekoa izan dira BBVA Ligako 21. jardunaldiko protagonista nagusiak. Portugaldarrak "hat-trick"a lortu zuen igande goizean Getaferen kontra, eta Messik lau sartu zizkion arratsaldean Osasunari.

Biak prest daude Real Madrilek eta Barçak asteazken honetan jokatuko duten Kopa partidarako. Finalerdietako joaneko partida jokatuko dute madrildarrek eta katalanek, Santiago Bernabeun (21:00).

Golegile nagusien sailkapena:

1. Leo Messi (Bartzelona) 32.

2. Cristiano Ronaldo (Real Madril) 21.

3. Radamel Falcao (Atletico) 18.

4. Aritz Aduriz (Athletic) 12.

5. Ruben Castro (Betis) 12.

6. Roberto Soldado (Valentzia) 11.