Itxi

Futbola

Final-laurdenak, itzulerakoak

Malaga-Bartzelona eta Betis-Atletico Madril, beste bi lehiak

Erredakzioa

Kataluniako taldeak gogor borrokatu beharko du Malagan, Camp Nou estadioan 2-2 egin ondoren. Simeoneren mutilek berriz, abantaila polita dute joanekoan Betisi 2-0 irabazi ostean.

  • Bartzelona-Malaga. Argazkia: EFE

    Bartzelona-Malaga. Argazkia: EFE

Atletico Madrilek abantaila garrantzitsuarekin jokatuko du Betisen aurka, joanekoan Simeoneren mutilek 2-0 irabazi baitzuten. Bartzelonak, aldiz, gogor borrokatu beharko du Rosaledan, Malagak 2-2koa lortu baitzuen Camp Nou estadioan. Lau taldeen helburua 2013ko Errege Kopako finalerdietarako txartela lortzea izango da, baina soilik bi talde egingo dute aurrera.

Tito Vilanovaren mutilek garaipena edo 3-3 edo gol gehiagora berdintzea beharko dute. Hala ere, Malagak bere historian aurrenekoz finalerdietarako sailkatzea bilatuko du, eta Pellegriniren gizonek zaleen babesa izango dute.

Kataluniako taldeak hiru final jokatu ditu azkenengo lau urteetan, eta joaneko neurketan 2-2 gelditu arren, Bartzelonak faborito izaten jarraitzen du. Bi taldeek bizirik jarraitzen dute Txapeldunen Ligan, eta neurketa maila handikoa izatea espero da.

Beste kanporaketan, Atletico Madrilek 2-0eko abantaila du. Hala ere, Falcao lesionatuta dago, eta Simeonek aurrealdea goitik behera aldatu beharko du. Betisek hiru gol lortu beharko ditu, gutxienez, baina Pepe Melen mutilak bolada onean daude, eta Benito Villamarin estadioan ezustekoa ematen saiatuko dira.