Itxi

Futbola

Barçaren lehen porrota Ligan

Atletico Madril eta Real Madril liderrarengandik gertuago daude

Erredakzioa

Koltxoneroek 2-0 irabazi diote Levanteri, eta Bartzelonarengandik zortzi puntura jarri dira. Real Madrilek, aldiz, 0-5 irabazi dio Valentziari, eta BBVA liderrarengandik 15 puntura dago.

  • Koke-Diego Costa

    Atletico Madrileko jokalariak Kokek Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelonak BBVA Ligan jasotzen duen lehen porrota hartu zuen Realaren aurka Anoetan, eta horrek emozio pixka bat gehiago eman dio denboraldiari Atletico Madrilek eta Real Madrilek aldeak murriztu baitituzte liderrarengandiko.

Atletico Madrilek 2-0 irabazi zion Levanteri. Bigarren postuan jarraitzen dute koltxoneroek, baina hamaika puntura egotetik, zortzi puntura egotera pasa dira.

Bestalde, Real Madrilek zailago izango du Bartzelonarengana gerturatzea eta Liga irabazteko lehian sartzea, baina Valentziari 0-5 irabazi ostean, Barçarengandik hamazortzi puntura egotetik, hamabost puntura egotera pasa dira.