Futbola
Errege Kopa
Real Madrilek 2-0 gainditu du Valentzia, polemikarekin
Erredakzioa
Mourinhoren mutilek abantaila garrantzitsua eskuratu dute final-laurdenetako kanporaketan, Benzemak eta Guardadok (bere atean) lortutako golekin.
-
Real Madrileko jokalariak, bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek alde polita hartu du (2-0) Valentziaren aurkako final-laurdenetako kanporaketan. Ernesto Valverderen mutilek norgehiagoka oso ondo hasi dute, baina pixkanaka behera egin dute, eta Madrilgo taldea aise nagusitu da. Mourinhoren mutilek kanporaketa ia erabakita utzi dute.
Jose Mourinhoren taldeak markagailuan aurrea hartu du, aurreneko zatian Karim Benzemak egindako golari esker, baina Valentziak partida kontrolatzen jarraitu du. Bigarren zatian, Valverderen mutilek behera egin dute, eta Guardadok, bere atean, bigarren gola egin du. 2-0ekoarekin kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio Valentziako taldeari.
Valentziako jokalariek oso haserre bukatu dute neurketa Muñiz Fernandez epailearekin, erabaki oso polemikoak hartu baititu. Hala ere, Valverderen mutilek akats gehiegi egin dituzte erasoan, Jonasek gol aukera argiak huts egin baititu.
. Fitxa teknikoa:
2 - Real Madril: Casillas; Essien, Raul Albiol, Carvalho, Marcelo (Coentrao, 46. minutua); Khedira, Xabi Alonso; Özil, Modric (Di Maria, 62. minutua), Cristiano Ronaldo; eta Benzema (Higuain, 69. minutua).
0 - Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Ramí, Victor Ruiz, Guardado, Tino Costa (Gago, 79. minutua), Ever Banega (Valdez, 84. minutua), Dani Parejo, Piatti, Jonas eta Soldado.
Golak: 1-0, 37. minutua: Benzema. 2-0, 73. minutua: Guardadok, bere atean.