Itxi

Futbola

U-12ko manifestazioa

Labakak babesa agertzeak polemika piztu du Twitterren

Erredakzioa

Batzuek irain eta mehatxuen alde egin duten bitartean, adierazpen askatasunaren aldekoak ere badira, eta #AupaLabaka hashtag sortu dute dagoeneko.

  • Mikel Labaka, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Mikel Labaka, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Mikel Labaka Rayo Vallecanoko atzelariak babesa eman dio larunbat honetan egingo den euskal presoen aldeko manifestazioari, Herrirak jakinarazi duenez.

ABC edo Libertad Digital bezalako Estatuko hedabideek Labakaren atxikimenduaren berri eman dute. "Defensa proetarra, reincidente", irakur daiteke ABC-n. Libertad Digitalek, bestalde, gogora ekarri nahi izan du azpeitiarrak iraganean agertutako babesa, oraindik ere Realeko jokalaria zenean.

Sare sozialetan ere oihartzuna izan du Labakaren jarrerak, Twitterren batez ere. Batzuek irain eta mehatxuen alde egin duten bitartean, adierazpen askatasunaren aldekoak ere badira, eta #AupaLabaka hashtag sortu dute dagoeneko.