Itxi

Futbola

Errege Kopa

Real Madril final-laurdenetarako sailkatu da

Erredakzioa

Zuriek Celta gainditu zuten Cristiano Ronaldo portugaldarraren hat-trickari esker (4-0). Hurrengo kanporaketan, Valentzia izango dute aurkari.

  • Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo. Argazkia: EFE

Real Madrilek Celtaren aurkako kanporaketari buelta eman dio eta 2013ko Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du. Vigon 2-1 galdu eta gero, 4-0 nagusitu dira zuriak Santiago Bernabeun. Protagonista nagusia Cristiano Ronaldo portugaldarra izan da hiru gol sartuta. Hurrengo kanporaketan, Valentzia izango dute aurkari Jose Mourinhoren gizonek.

Garaipen erosoa lortu duten arren, zalantza ere izan da nagusi. Azken minutuak hamar gizonekin jokatu du Real Madrilek, Sergio Ramosek txartel gorria ikusi eta gero. Atean Iker Casillas jarri du Mourinhok, eta larunbatean ere hasieratik jokatuko du, baina, agian, Adan zigortuta dagoelako.

Final-zortzirenetako emaitzak:

MALAGA         4 - Eibar         1    1-1
VALENTZIA       2 - Osasuna       1    2-0
SEVILLA        1 - Mallorca      2    5-0

REAL MADRIL    4 - Celta         0    1-2
ZARAGOZA  2 -Levante        0    1-0
Ostegunean:
19.30. Getafe-At. Madril              0-3
21.30. Bartzelona-Kordoba              2-0
21.30. Betis-Las Palmas               1-1

Final-laurdeneko kanporaketak:

25. Zaragoza - Sevilla

26. Real Madril-Valentzia

27. At. Madrid-Getafe partidako irabazlea- Las Palmas-Betis partidako irabazlea

28. Kordoba-Bartzelona partidako irabazlea- Malaga