Itxi

Futbola

IFFHS

Casillas urteko atezain onena izendatu dute, bosgarrenez

Erredakzioa

Kontinente ezberdinetako kazetariek parte hartutako bozketan, 224 boto jaso ditu Real Madrileko kapitainak. Bigarren Juventuseko Gianluigi Buffon sailkatu da (128).

  • Iker Casillas. Argazkia: EFE

    Iker Casillas. Argazkia: EFE

Iker Casillas Real Madrileko kapitaina urteko atezain onena izendatu du Futboleko Historiaren eta Estatistikaren Nazioarteko Federazioak (IFFHS), bosgarrenez.

Kontinente ezberdinetako kazetariek parte hartutako bozketan, 224 boto jaso ditu Casillasek. Bigarren Juventuseko Gianluigi Buffon sailkatu da (128), hirugarren Chelseako Petr Cech txekiarra (92), laugarren Bayerneko Manuel Neuer (85), bosgarren Manchester Cityko John Hart (26), eta seigarren postua Barçako Victor Valdesek eskuratu du, 15 punturekin.