Futbola
Ofizialtasunaren aldarrikapena
Euskal Selekzioak Xabier Azkargortaren Bolivia hartuko du Anoetan
Erredakzioa
Euskal Selekzioak duela 75 urte jokatu zuen aurreneko partida eta aurten ere ez dio Gabonetako hitzorduari uko egingo ofizialtasuna aldarrikatzen jarraitzeko.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Euskal Selekzioak Gabonetako hitzorduarekin fidel izaten jarraitu eta Xabier Azkargortaren Bolivia hartuko du Anoetan, larunbat honetan, 20:00etan. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.
Xabi Alonso Real Madrileko erdilaria deialdiko izar nagusia da. Jokalari zuriak jokatzen baldin badu Euskal Selekzioari sendotasuna emango dio. Hala ere, Asier Illarramendiren eta Jose Javier Barkeroren azken orduko bajak nabarituko dira zelai erdi horretan.
Zortzi taldek ekarpena egingo diote Euskal Selekzioari, baina jokalari gehienak Athleticekoak eta Realekoak izango dira.
Euskal Selekzioak duela 75 urte jokatu zuen aurreneko partida eta aurten ere ez dio Gabonetako hitzorduari uko egingo ofizialtasuna aldarrikatzen jarraitzeko.
Omenaldia Azkargortari
Aulkian Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri euskal hautatzaileek Xabier Azkargorta izango dute aurkari. Duela 19 urte euskal entrenatzailea Boliviako entrenatzaile gisa protagonista izan zen partida berdinean.
Bestalde, Azkargortak eta Perez Lasa epaileak omenaldia jasoko dute Anoetan. Realaren futbol-zelaiak San Mamesen lekukoa hartuko du, baina jarraitzaileen erantzuna berdina izango ote den zalantzan dago.