Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa-Bolivia

Anoetako leihatilak, dagoeneko irekita

Erredakzioa

Larunbatera arte Euskal Selekzioa-Bolivia neurketarako sarrerak erosi ahal izango dira, 9:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

1:44
Anoeta.

Dagoeneko irekita daude Anoetako txarteldegiak, eta zaleek Euskal Selekzioa-Bolivia partidarako sarrerak erosi ahal izango dituzte gaurtik aurrera, eta larunbata arte. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatean, berriz, sarrerak partidaren hasierara arte erosi ahal izango dira. Prezioari dagokionez, 15 eta 25 euro bitartekoa da.

Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek, ostegunean (20:00).