Futbola
Euskal Selekzioa
Etxarri eta Amorrortu: 'Bolivia aintzat hartzeko arerioa da'
Erredakzioa
Euskal hautatzaileen ahotan, Bolivia "erabat aldatu da eta geldikako jokaldiak ederki aprobetxatzen ditu". Gainera, Hegoamerikako taldeak gaztetasuna eta eskarmentu handiko gizonak ditu.
-
Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri. Argazkia: EITB
Bolivia "aintzat hartzeko" aurkaria dela uste dute Mikel Etxarri eta Jose Mari Amorrortu Euskal Selekzioko hautatzaileek. Amorrorturen hitzetan, Boliviaren azken emaitzak "onak" izan dira. Orain dela gutxi Boliviak Uruguairi irabazi ziola gogorarazi du Amorrortuk.
Hegoamerikako taldeak gaztetasuna eta eskarmentu handiko gizonak ditu, Etxarrik azaldu duenez. "Xabier Azkargortak Bolivia Munduko Kopara eraman nahi du, horretarako fitxatu baitzuten", erantsi du.
"Geldikako jokaldiak ederki aprobetxatzen dituzte, Mugica jaurtitzaile paregabea delako", gaineratu du. Gainera, Bolivia "guztiz aldatu" dela uste du Etxarrik.