Itxi

Futbola

Barçak baino 13 puntu gutxiago

Mourinho: 'Liga ia ezinezkoa da'

Erredakzioa

FC Bartzelonak Atleticoren aurka lortutako garaipenaren ondorioz (4-1), madrildarrak hamahiru puntura geratu dira. Mourinhorentzat, helburu lortezina da Liga irabaztea.

  • Jose Mourinho, Real Madrilen entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho, Real Madrilen entrenatzailea. Argazkia: EFE

BBVA Ligako 16. jardunaldia jokatu eta gero, FC Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko aldea handitu egin da. Katalanek zuriek baino hamahiru puntu gehiago dituzte. Madrildarrek ezin izan zuten Espanyol mendean hartu (2-2), eta Tito Vilanovaren gizonek Atletico Madrid gainditu zuten (4-1).

Mourinhorentzat titulua eskuratzea "ia ezinezko" da, eta horregatik arreta osoa Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan jarriko dutela adierazi du.

"Liga ia ezinezkoa dago, baina jarraitu beharra dago, Real Madrilek duintasun osoa eskatzen du. Nire ibilbidean beti, edo ia beti, buruan nituen helburuak lortu ditut, eta egoera hau berria da niretzat", esan du.