Itxi

Osasuna

Lesio larria

Sisik agur esan dio denboraldiari

Erredakzioa

Rayoren aurkako partidan larritasunez lesionatu zen. II-III graduko haustura du barne lotailuan, haustura kanpoaldeko meniskoan, eta haustura partziala du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan.

  • Sisi Celtaren aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Sisinio Gonzalez ‘Sisi’ Osasunako jokalaria larritasunez lesionatu zen ostiralean talde gorritxoak Rayo Vallecanoren aurka jokatu zuen partidan, eta agur esan dio denboraldiari.

Sisi partidako 35. minutuan lesionatu zen. Zelaia utzita Iruñeako San Miguel Klinikara eraman zuten erresonantzia magnetikoa egiteko. Erresonantziak eman zuen emaitza ez zen  ona izan. Sisik II-III graduko haustura du barne lotailuan, haustura du kanpoaldeko meniskoan, eta haustura partziala du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan.