Osasuna
EA SPORTS LIGA
Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonaren aurkako partidan, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
EITB MEDIA
Osasunak helegitea aurkeztu ala ez aztertu du azken orduetan, erdiko atzelariak Espainiako selekzioarekin ez joateagatik eta talde gorritxoaren aurka 5 egun baino gutxiagoko epean jokatzeagatik araua bete ez duelako.
-
Iñigo Martinez Osasunaren aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonaren aurkako partidaren emaitzaren aurka, Iñigo Martinez zelairatuta legez kanpoko hamaikakoa atera zuela iritzita.
Osasunak helegitea aurkeztu ala ez aztertu du azken orduetan, erdiko atzelariak Espainiako selekzioarekin ez joateagatik eta talde gorritxoaren aurka 5 egun baino gutxiagoko epean jokatzeagatik araua bete ez duelako.
Ondoren, ohar batean, klubak zehaztu du errekurtsoa aurkeztu duela Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordean, bart Lluis Companys estadioan jokatutako partidan (3-0) Bartzelonak legez kanpoko hamaikakoa zelairatu zuelako.
Klubak azpimarratu duenez, bere "eskubideak, lehiaketaren garbitasuna eta parte-hartzaile guztien berdintasuna" defendatzeko hartu du Osasunak erabakia.
Nafarroako taldeak uste du Iñigo Martinez futbolariak ostegun honetako partidan parte hartzeak urratu egin duela FIFAren Estatutuaren eta Jokalarien Transferentziaren Erregelamenduaren I. eranskineko 5. artikulua.
Artikulu horrek zehazten duenez, arrazoi medikoengatik bere selekzioaren deialdian sartzen ez den jokalari batek, edo hura uzten duenak, ezingo du bere klubarekin partidarik jokatu nazioarteko aldia amaitu eta hurrengo bost egun naturalak igaro arte.