Itxi

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Osasunak ezin izan du Bartzelona geldiarazi (3-0)

I. G. | EITB MEDIA

Ferranek, Olmok, penaltiz, eta Lewandowskik sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, gorritxoak defendatzeko aukera baino ez dutelarik izan aurkarien nagusitasun argiaren aurrean.

  • Bartzelonako jokalariak bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE.

    Bartzelonako jokalariak bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE.

Osasunak 3-0 galdu du Bartzelonaren aurka ostegun honetan Montjuicen jokatu duen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida atzeratuan. Ferranek, Olmok, penaltiz, eta Lewandowskik sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, gorritxoak defendatzeko aukera baino ez dutelarik izan aurkarien nagusitasun argiaren aurrean.

Kataluniako taldeak -txapelketako liderrak- bere zelaian giltzapetu ditu gorritxoak lehen momentuetatik, eta, ondorioz, aukerak berehala iritsi dira. Horrela, 11. minuturako Barçak markagailua ireki du. Jokaldi ona egin dute taldean, gero Balderi baloia ireki eta hark Ferran Torresi pasea emateko. Ferran denarekin sartu da gola sartzeko (1-0).

Aurrelari valentziarra bigarrena sartzear izan da Lamine Yamalen pase bikaina jasota, baina Sergio Herrera gainera bota zaio jaurtiketa ixteko.

20 minutura iritsi aurretik, Nafarroako taldeko atezainak lurrera bota du Olmo area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Olmo bera arduratu da jaurtitzeaz, baina Herrerak norabidea asmatu eta gelditu egin du. Hala ere, pozak gutxi iraun dio Osasunari; izan ere, Moncayola goizegi sartu da areara eta penaltia errepikatu behar izan da. Olmok ez du huts egin oraingoan (2-0).

Osasuna erasoan min gehiago egiten saiatu den arren, partidaren gidoia ez da aldatu eta etxekoek nagusi izaten eta gorritxoen area erasotzen jarraitu dute. Gainera, Iker Muñozek minduta utzi behar izan du zelaia; Ruben Garciak ordezkatu du.

Atsedenaldiaren ostean, Moreno freskotasuna sartzen saiatu da Boyomo, Budimir eta Moi Gomezekin, Arnaiz, Raul Garcia eta Oroz ordezkatuz, baina ez da ezer aldatu zelaian.

Azken minutuetan, Lewandowskik behin betiko gola sartu du kontraeraso azkar batean, eta Osasunak sei jardunaldi daramatza irabazi gabe (3-0).

Fitxa teknikoa:

3 - Bartzelona: Szczesny; Kounde, Eric Garcia, Iñigo Martínez, Balde (Gerard Martin, 83. min); De Jong (Pablo Torre, 46. min), Pedri (Pau Víctor, 84. min); Lamine Yamal, Olmo (Fermin, 28. min), Gavi; eta Ferran Torres (Lewandowski, 68. min).

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso (Ruben Peña, 84. min), Catena, Juan Cruz, Herrando; Ibañez, Iker Muñoz (Ruben Garcia, 34. min), Moncayola; Jose Arnaiz (Boyomo, 46. min), Aimar Oroz (Moi Gomez, 61. min) eta Raul (Budimir, 60. min).

Golak: 1-0: Ferran Torres, 11. min. 2-0: Olmo (pen.), 21. min. 3-0: Lewandowski, 77. min.

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia atera die Sergio Herrera, Catena, Eric Garcia eta Juan Cruz jokalariei.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
31 22:20 - 23:30 HERRI KIROLAK | Harri Herri

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen