Itxi

Osasuna

Itzulerakoa, hamaseirenak

Osasunak kanporaketa irauli du, eta final-zortzirenetarako sailkatu da

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren mutilek 2-0 gainditu dute Sporting, Nafarroako Erresuman, Joseba Llorentek eta Rubenek bigarren zatian lortutako golei esker.

  • Osasuna-Sporting. Argazkia: EFE

    Osasuna-Sporting. Argazkia: EFE

Osasunak 2013ko Errege Kopan bizirik jarraitzen du, Sporting final-hamaseirenetan kanporatu ondoren. Mendilibarren mutilek joaneko partidako 1-0ekoa irauli egin dute, eta final-zortzirenetarako txartela lortu dute Joseba Llorenteren eta Rubenen golei esker.

Nafarroako Erresumako neurketan, gorritxoak nagusi izan dira, baina taldearen jokoa ez da ona izan. Hala ere, bigarren zatian Osasunak gogor sakatu du, eta golak heldu dira. Gregory Sportingeko defentsak bi akats larri egin ditu, eta Iruñeko taldeak 2-0ekoa eskuratu du.

Lehenengo zatian Nafarroako taldeak baloiaren jabetza izan du, eta Sandovalen mutilak ez dira Riesgoren ate ingurura hurbildu. Osasuna jaun eta jabe izan da berdegunean, baina gorriak presaka ibili dira, eta aukerak ez dira garbiak izan.

Atsedenaldiaren ostean partidak berdin jarraitu du, eta Jose Luis Mendilibarren mutilek erasoan presio gogorra egin dute. Sportingek kontraerasoak bilatu ditu, eta Osasuna defentsan sufritzen hasi da. Hala ere, gorritxoak une larrienean egon direnean Joseba Llorentek 1-0ekoa jarri du markagailuan. Gregoryk beste akats handi bat egin du, sei minutu geroago, eta Rubenek 2-0ekoa eskuratu du.

- Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Riesgo; Marc BertrAn (Sisi, 70. minutua), Lolo, RubEn, Echaide, Timor, Annan, Roberto Torres, Lamah (Armenteros 63. minutua),
Manu Onwu eta Llorente (Nano, 81. minutua).

0 - Sporting: Cuellar, Pedro Orfila, Gregory, Borja, Alex Menendez (Luis H, 45. minutua). Alex Barrera (Jara, 78. minutua), Ricardo, Muñiz, De las Cuevas (Trejo, 54. minutua), Sangoy eta Hugo Vieira.

Golak: 1-0, 69. minutua: Llorente. 2-0 Ruben (75. minutua).