Itxi

Osasuna

Malagaren aurka

Osasunak denboraldiko bigarren garaipena du helburu

Erredakzioa

Cornellan hasitako bide onari jarraipena eman nahi diote gorritxoek etxean, beheko postuetatik irteten hasteko (larunbatean, 16:00etan).

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Malaga hartuko du larunbat honetan Reyno de Navarran (16:00) BBVA Ligako 12. jardunaldiko partidan. Denboraldiko bigarren garaipena eskuratzea dute helburu gorritxoek. Aurreneko aurreko asteburuan lortu zuten Espanyolen aurka (0-3).

Cornellan hasitako bide onari jarraipena eman nahi dio Osasunak etxean. Aurrean Txapeldunen Liga jokatzen ari den Malaga izango dute Mendilibarren gizonek, baina Ligan hiru jardunaldi daramatzate garaipena erdietsi barik.

Masoud, Puñal, Nino eta Marc Bertran baja dira, eta baita zigortuta dagoen Armenteros ere. Bere lekua Roland Lamahek har dezake. Ruben eta Echaide deialditik kanpo utzi ditu Mendilibarrek.

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Flaño, Arribas, Nano; Timor, Raoul, Cejudo, Sisi, Lamah; Kike Sola.

Máaaga: Caballero; Gamez, Weligton, Demichelis, Eliseu; Portillo, Toulalan, Camacho, Isco; Joaquin eta Saviola.

Epailea: Javier Estrada Fernandez
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 16:00