Itxi

Osasuna

Alta jaso du

Bertran: 'Malagaren aurka emaitza ona lortu behar dugu'

Erredakzioa

Osasunako defentsak esan duenez, "Espanyolen aurka lortutako garaipenak inflezio puntua suposatu behar du". Gorritxoek liga hasiera kaskarra ahaztu nahi dute.

  • Marc Bertran. Argazkia: EITB

 Marc Bertran Osasunako defentsak esan duenez, "Espanyolen aurka lortutako garaipenak inflexio puntua izan behar da taldearentzat", gorritxoek lau partida zeramatzatelako garaipenik lortu gabe.

"Malagaren aurka emaitza ona lortu beharra daukagu, liga hasiera kaskar hau ahazteko. Sailkapeneko azken postuan jarraitzen dugu, eta erregulartasunak agintzen du Liga honetan. Espanyolen aurka emandako maila ona mantendu behar dugu", esan du Bertranek.

Bertran eta Lamah min hartuta egon dira azken asteetan, baina asteazken honetan alta jaso dute. "Kanpoan zaudenean ahalik eta arinen taldera itzultzea nahi duzu, eta entrenatzailearen aginduetara jartzea. Mendilibarrek Sanjurjo eta Damia jarri ditu nik jokatzen dudan postuan, eta zaila izango da hamaikakora itzultzea", gaineratu du Marc Bertranek.