Itxi

Osasuna

Animo berrituak

Miguel Flaño: 'Horrela jarraitu behar dugu'

Erredakzioa

Osasunako defentsak esan duenez, Espanyolen aurka lortutako garaipenak taldearen animoa aldatu du.

  • Miguel Flaño Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Miguel Flaño Osasunako defentsak esan duenez, "taldeak horrela jarraitu beharra dauka partida askotan".

"Egoera zail honetatik atera gaitezke, baina sailkapeneko azken postuan jarraitzen dugula jakin behar dugu. Cornellan eman genuen maila partida askotan eman behar dugu, eta erregultasuna mantendu", gaineratu du Miguel Flañok.

Flaño hasierako hamaikakoan sartu zen Espanyolen aurkako partidan, baina sei partida egon da hasierako hamaikakoan egon gabe. Cornellan lortutako garaipenaren garrantziaz hitz egin du: "Guretzat garaipen garrantzitsua izan da. Oso gogorra da sailkapeneko azken postuan egotea eta gauzak ez direla nahi bezala ateratzen ikustea. Momentu zailak pasatzen dira".

Espanyoli irabazteak, taldearen eta zaleen animoak hobetu dituela adierazi du Flañok: "Zaleek poztasun bat merezi zuten, eta taldea beste aukera batzuekin ikustea. Orain, jokalarien animoak ezberdinak dira. Oso pozik gaude, egoera zaila dela dakigun arren".