Itxi

Osasuna

Ohiko bilera

Mendilibarrek Osasunan jarraituko duela baieztatu du presidenteak

Erredakzioa

Entrenatzaileak zuzendaritza batzordearen babesa duela azpimarratu du Miguel Archancok.

  • Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE

    Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE

Jose Luis Mendilibarrek Osasunan jarraituko duela baieztatu du Miguel Archanco klubeko presidenteak astelehenetan egiten duten ohiko bileraren ostean. Teknikariak zuzendaritza batzordearen babesa dauka.

Osasuna sailkapen nagusiaren azken postuan da, eta igandean porrot berri bat jaso zuen, Sadarren, Valladoliden aurka galduta (0-1). Zaleek beren haserrea ozenki adierazi zuten.